XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) paretaren kontra makurtu eta larrua jotzea gustatzen zait, basatiki, jo eta jo, ai kuttuntxo!

Noiz etorri behar duzu niregana!

Joko al zenidake larrua nire atzean zutik jarrita, hondoraino sartuz, kolpez kolpe nire giharrak birrinduz, aurrera eta aurrera beti, biok urtu arte?

Hanka luzeak dauzkat, ez dakizu ondo kuttuntxo!

Asetu ondoren, zakilak zeukan guztia nire alutxoan hustu denean esne parrastada ederrak irristatzen zaizkit iztarretan behera, baina ez diet lurrera iristeko betarik ematen: gizona ohe gainera bultza, bota nire gorputza haren gainera eta berriro larrutan hastea gustatzen zait!

Nola zaude kuttuntxo?

Utz iezadazu entzuten zure zakilaren indarrak estututako biriketatik larri ateratzen den arnasketa ahula, ahula baina ai! hain sakona bere desira itsuan!

Oso bero zaude, ertz-ertzean, orain hartzazu nire eskua, hain gozo zakila ferekatzen ari zaizuna, azala estutuz, bere indarrari eutsi ezinik, jaso ezazu enborretik buru aldera, eta eragin (...)